BIHAR BERRIAN

'El Florido Pensil', nesken ikuspegitik

Emakumeen erara estreinatuko du obra igandean Ttanttakak (Bideoa: Andoni Canellada / Argazki Press). [Youtube]https://youtu.be/EZVSNBelkCM[/Youtube]

Ihintza Elustondo
2016ko otsailaren 12a
12:14
Entzun

Frankismo garaiko eskolen inguruko komedia da Andres Sopeñaren El Florido Pensil, 1990eko hamarkadan sekulako arrakasta lortu zuena. Diktadura garaian neskak eta mutilak bereizita joaten ziren eskolara, eta jatorrizko bertsioak gizonezkoen egunerokotasuna jasotzen du. Orain, lehen aldiz, antzezlanaren jatorrizko bertsioa taularatu eta hogei urtera, sasoi hartako emakumeen egoera islatu du Ttanttaka Teatroak. Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues dira antzezlanaren zuzendariak, eta Loli Astoreka, Gurutze Beitia, Teresa Calo, Elena Irureta eta Itziar Lazkano ariko dira aktore lanetan.

1936ko gerra ostean Espainiako hezkuntza sistemaren krudeltasun absurdu eta zentzugabea jasaten duten bost neskaren egunerokoa kontatzen du obrak. Eskola ideologia menderatzailea haurrengan txertatzeko bitartekoa zen, eta emakumeei argi utzi behar zitzaien zein zen haien zeregina bizitzan: ezkontzea, umeak zaintzea eta etxeko lanak egitea. Garai hartako ondorioak nozitzen ari da egungo gizartea oraindik, Gabilondoren arabera.

Gaia zabal jorratuko du bihar Berriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.