Euskal arkeologoek AEBetako uharte batera eginiko espedizio bat azaltzen du Elkarrekin-Together filmak. Bertan sekula esperoko ez zituzten aztarna eta istorioak topatzen dituzte. Bi kultura ezberdinetako herritarren arteko lankidetza istorio bat hain zuzen. Elkarrekin jardun ezkero zer egitera iritsi gaitezke? galdera horri erantzun nahian jarriko dira ikusleak. "Bestelako mundu bat posible izan bazen, bestelako mundu bat posible izango da", hori dio behintzat trailerrak.
Atzo aurkeztu zituzten Donostiako Zinemaldian ikusgai izango diren euskal ekoizpenak. Guztira hamalau izango dira bertan ekoitzitako ikus-entzunezkoak, nahiz eta, horietatik zortzi diren euskarazkoak. Zortzi horietako bat da Elkarrekin-Together filma. Migueltxo Molina, Pablo Iraburu eta Igor Otxoa dira zuzendariak.