Azken aukeraketan utzi dute lehiatik kanpo Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendarien Handia filma. Javier Freserren Campeones eta Asghar Farhadi zuzendariaren Todos lo saben filmak ziren beste bi hautagaiak, eta Campeones hautatu dute azkenean.
Espainiako Akademiak bi saltotan egiten du aukeraketa. Aurten, iazko urriaren 1etik aurtengo irailaren 30era estreinatu diren edo estreinatuko diren 43 lan aurkeztu zituzten. 43 horietatik hiru utzi zituzten azken aukeraketarako, eta gaur eman dute behin betiko hautagaiaren berri.
Emaitza jakin orduko, bidelagun izan dituztenei eskerrak eman dizkie Handia filmak, Twitter bidez.
Gracias a todos los que nos habéis acompañado en este viaje.
— Handia (@Handiafilm) 2018(e)ko irailaren 6(a)
Mila esker bidai hau egiten lagundu diguzuen guztioi! Ederra izan da. Laster arte!!
Y por supuesto #goCampeonespic.twitter.com/iDovQXFk8J
Bestela ere sari ugari jasoa da Altzoko Handiaren bizitzan oinarritutako filma. Besteak beste, hamar Goya sari bereganatu zituen; tartean, aktore berririk onenarena Eneko Sagardoirentzat, jantzi diseinurik onenarena Saioa Lararentzat, eta muntaketarik onenarena Laurent Dufrech eta Raul Lopezentzat.
Ez da lehen aldia Jon Garañoren film bat Oscarretarako bidean izan dela: 2015eko irailean, Loreak lana aukeratu zuen Espainiako akademiak Oscarretarako ordezkari gisara. Ordea, azkenean lehiatik kanpo geratu zen Garañoren lan hura ere.