Jacques Cousteauk bere seme Philipperekin bizi zuen abentura kontatzen du, hain zuzen. Bidaia horretan euren arteko erlazioa ahuldu egiten da, aitaren arrakasta lortzeko ametsak direla eta. Jerome Sallek (Paris, 1971) idatzitako gidoiaren oinarria Jean-Michel Cousteauren My father, the captain eta Albert Falcoren Capitaine de la Calypso liburuak dira.
Filmaren protagonistak Lambert Wilson, Pierre Niney eta Audrey Tautou dira; Cousteau, bere seme Phillipe eta bere emaztea, hurrenez hurren.
L'Odyssée Frantzia eta Belgikaren arteko 35 milioi euroko koprodukzioa da, eta lehiaketatik kanpo proiektatuko da.