Donostiako 65. Zinemaldia

'Marrowbone' filma eman dute gaur, lehiaz kanpo

Sergio G. Sanchez zinemagile espainiarrak zuzendutako lehenengo pelikula beldurrezko eremuetan sartzen da.

jarraia145587.jpg
mikel lizarralde
2017ko irailaren 27a
16:12
Entzun 00:00:0000:00:00

Juan Antonio Bayonaren bi film ezagun eta arrakastatsuko gidoilaria izan zen Sergio G. Sanchez -El orfanato eta Lo imposible-, eta zuzendaritzara jauzi egiterako orduan film haietako lehenengoan jorratutako beldur giroetara itzuli da Marrowbone-n. AEBetan eta ingelesez filmatua, pelikulak Marrowbone familiak etxe zahar batean jasan beharko duen amesgaiztoa kontatzen du. Aitarengandik ihesi iritsi dira bertara, eta ama hil ostean, lau seme-alabek mehatxuzko presentzia bati egin beharko diote aurre.

Filma Sail Ofizialean aurkeztu dute, lehiaz kanpo, eta gaur gauean berriro emango dute Kursaaleko auditoriumean, 22:00etan.

Gaur beste bi pelikula emango dituzte Sail Ofizialean, hauek bai Urrezko Maskorra lortzeko lehian: Soldatii. Poveste din ferentari, Ivana Mladenovicek (Serbia, 1984) fikzioaren esparruan filmatu duen lehen lana -aurretik dokumental bat eta hainbat labur ditu eginak-, eta Sollers Point, Matt Porterfield ikus-entzunezko artistaren (AEB, 1977) laugarren film luzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.