Gaur bete dira 30 urte Negu Gorriak taldeak izen bereko lehen LPa argitaratu zuenetik. Fermin Muguruza taldearen sortzaileak urtemuga gogoratu du sare sozialetan, «Negu Gorriak gara, betirako gogoan #iñigoadiorikez» mezuarekin. Kaki Arkarazok eta Fermin eta Iñigo Muguruza anaiek sortu zuten taldea, Kortaturen azken boladako hiru kidek —Arkarazo M-ak taldetik iritsia zen—, hura desegin eta bi urtera. Hip-hopa, reggaea, rocka eta hardcorea nahastu zituzten proiektu berrian, eta prentsa musikalak «supertaldetzat» hartu zuen.
1990. urteko otsailaren 25ean, Fermin Muguruzak 100 ginen izeneko zutabea idatzi zuen Argia astekarian. Han iragarri zuen, askoren harridurarako, estudioan sartzeko prest zegoela Negu Gorriak izeneko proiektu berri baten estreinako diskoa grabatzeko, urte batzuk agertokietatik kanpo igaro ondoren. «Kontu bat argitu nahi dut ostera, inork ez diezagula zuzenean kantatzeko deitu, pikutara bidaliko baitugu, eta ez dugu Kortaturen revival bilakatu nahi; taldea ez da Kortatu, partaide batzuk bertakoak izan arren, eta ez da halaber bere musika. Historia arras desberdina da», esan zuen Muguruzak handik hilabetera Argia-n bertan egin zioten elkarrizketa batean. Zorrotz eta zuzen jardun zuten.
30 urte
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) June 5, 2020
30 años
30 ans
30 years
Negu Gorriak gara, betirako gogoan.#iñigoadiorikezpic.twitter.com/Sr3Tq67qCx
Gaberako aterbea kantutik atera zuten taldearen izena. Izan ere, urte berean grabatu zuten Mikel Laboaren omenezko Txerokee bertsio diskoa, Xabier Montoiak koordinatuta. Negu gorriak jarri zioten lehen LPari ere, eta Oihuka diskoetxearekin atera zuten. 1996an, Esan Ozenki zigiluak berriro argitaratu zuen, Gaberako aterbea kantu gehituta amaieran. 1991n sortu zuen taldeak zigilua, eta urte berean elkartu ziren Mikel Kazalis baxu jotzailea eta Mikel Abrego bateria jotzailea.
Disko horretakoa da Esan ozenki kantuko «euskalduna naiz eta harro nago» leloa, baita bertsoaren eta raparen Bertso-hop uztardura ezaguna ere. Berdin «horrelakoa da bizitza, egin ezazu behar duzuna», Spike Leeren Do the Right Thing filmean oinarritutako Radio Rahim abestiaren errepika. Amodiozko kanta, Ragamuffin jaia... Diskoko kantu askok berebiziko indarrarekin iraun dute gaur egunera arte.
«16 urtetxo nituen. Zeru zati bat zabaldu zen», txiokatu du Unai Iturriaga bertsolari eta idazleak Muguruzak sareetan idatzi duen mezuari erantzunez. «Madrilen bizi nintzen jada diskoa atera zenean, eta hemen entzuten genuen hainbat lagunek. Entzun, dantzatu eta oihukatu: euskalduna naiz, eta harro nago! Iñigo beti bizirik gure belarri, buru eta hanka iraultzaileetan!», Aitor Merino aktore eta zinemagileak. Erantzun soka luzea sortu du urtemugak:
Haize berritzaile baten kolpea izan zen
— Jon Maia Soria (@maia_jon) June 5, 2020
gure identitatea, buruak eta gorputzak
beste mundu batera zabaltzea
gehienontzat berriak ziren erreferentziak eman zizkigun
mamia eta azala
sinbologia eta diskurtsoa
euskaraz eta munduko
zirrara oraindik ere
lehenengo akordeak entzutean https://t.co/uc3rsMu6rt
Aupa Fermin! Gorriak pasa ditugu eta pasatuko ditugu ziurrenik. Gorriak izaten jarraitzeko eta etorkizun gorria eraikitzeko. Alaitasuna eta umorea galdu gabe. Gora zuek! https://t.co/49cFwVpH8h
— Arnaldo Otegi 🔻 (@ArnaldoOtegi) June 5, 2020
Nire bizitzako talderik gustokoenetarikoa? Dudarik gabe. https://t.co/B99pCwaDZH
— Vladimir Txikia (@VladimirTxikia) June 5, 2020
Seguruenik, Neguk hartu zuen euskarazko bidea hartu izan ez balu, ez nuke gaur euskararen biziberritzeari buruzko doktore-tesia aurkezteko. Biba zuek! Betirako gogoan!
— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) June 5, 2020
16 urtetxo nituen. Zeru zati bat zabaldu zen.
— uiturriaga (@uiturriaga) June 5, 2020