Literatura

'Zuloa' saiakera bilduma plazaratu du Xabier Gantzarainek

Hautatutako 23 artelanen bidez, Euskal Herriaren historia hurbilaz gogoeta egiten du egileak liburuan. Tene Mujika bekaren laguntzaz ondu du lana.

Xabier Gantzarain. ARITZ LOIOLA / FOKU
Ainhoa Sarasola.
2018ko maiatzaren 29a
13:03
Entzun

Arte garaikidea zaila dela, ez dela ulertzen, artisten eta gizartearen artean amildegi handi bat dagoela... Ideia hori oso zabalduta dagoela iruditzen zaio Xabier Gantzaraini. Baina berak ez duela horrela bizi azaldu du, euskal artisten lanei begiratzean ez dituela beregandik urrun ikusten. Artea eta gizartea uztartzeko ariketa egin du Zuloa liburuan. 23 artelan hautatu, eta bakoitzetik abiatuta, historia hurbilaz, gizarte aldaketez, bizitzaz edota memoriaz hitz egiten duten 23 saio labur idatzi ditu, artelan bakoitzeko bat.

Ibon Aranberri, Txomin Badiola, Asier Mendizabal, Itziar Okariz, Saioa Olmo, Bixente Ameztoi, Jose Luis Zumeta, Jose Ramon Amondarain, Miriam Isasi... Horien eta beste hainbat euskal artistaren lanak aukeratu ditu Gantzarainek libururako. Artelanak aztertzeko ariketa horretan, ez duela artearen teoriarik azaltzen, eta zeregin horri arte ikusle baten lekutik heldu diola adierazi du. Artelanen bidez egin du historia hurbila aztertzeko saioa. 

Tene Mujika bekaren laguntzaz ondu du liburua, eta Elkar argitaletxearekin plazaratu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.