'120 batements par minute' filma garaile Cesar sarietan

2018ko martxoaren 4a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Robin Campilloren 120 batements par minute filma izan zen nagusi Frantziako Cesar sarietan. Ostiralean eman zituzten sariak, eta, orotara, sei garaikur eskuratu zituen hiesaren aurka borrokatzen diren ekintzaileen istorioak; garrantzitsuenetakoa, film onenarena.

Urteko zuzendari onenaren saria, ordea, Au revoir là-haut filmeko zuzendari Albert Dupontelek lortu zuen. Bost garaikur irabazi zituen denera. Bestalde, Swann Arlaudek irabazi zuen gizonezko aktore onenaren saria, eta Jeanne Balibarrek emakumezko aktore onenarena.

Gaueko beste protagonistetako bat Penelope Cruz aktorea izan zen. Ia 30 urtean garatutako ibilbidearen aitorpen modura, ohorezko Cesar saria jaso zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.