bertsolaritza

2.500 ikusle espero dituzte larunbatean Baionan, Xilabaren finalean

Odei Barroso, Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, Maddi Sarasua eta Amets Arzallus ariko dira Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko txapelketako finalean, 17:30etik aurrera.

Joanes Etxebarria.
2012ko azaroaren 6a
12:51
Entzun

Baionan aurkeztu dute, goizean, larunbatean jokatuko den Xilaba bertsolari txapelketaren finala. 17:30ean hasirik —Lauga gelan—, sei bertsolari lehiatuko dira aurtengoan (zortzi finalilsta ziren aitzinekoetan): Odei Barroso, Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, Maddi Sarasua eta Amets Arzallus. Antolatzaileek 2.500 ikusle espero dituzte; 700 leku badira aitzinetik salduak. Aholkatu dute sarrerak aitzinetik erostea www.bertsosarrerak.eu helbidean edo ohiko salmenta lekuetan.

Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko aurtengo txapela Emile Larre euskaltzainak emanen dio irabazleari. Txapelaz gain, finalean Euskal Herriko Txapelketan aritzeko hiru txartel jokoan izanen dira; beste biak Sustrai Colina eta Amets Arzallusentzat izanen dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.