Tigran Hamasyan piano jotzaileak (Armenia, 1987) irekiko du aurtengo 365 Jazz Bilbao zikloa. Datorren asteartean emango du kontzertua, Campos Eliseos antzokian, 20:00etan. Hamasyanek 2 urterekin ikasi zuen pianoa jotzen, eta 7 urterekin jazz inprobisazioak egiten hasi zen. 2003an, berriz, 16 urte zituela, Montreux Jazz Solo Piano Competition lehiaketa irabazi zuen. 2011n, A Fable (Verve) lehen diskoa atera zuen bakarka, eta aurten Shadow Theater argitaratu du, boskotean egindako lana.
Kontzerturako sarrerak BBKren kutxa automatikoetan eta leihatiletan daude salgai, sei eurotan.
365 Jazz Bilbao zikloa irekiko du Tigran Hamasyan piano jotzaileak
Zazpi urte zituela hasi zen jazzarekin esperimentatzen, eta 'Shadow Theater' disko berria aurkeztuko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu