Abel Azkona artistaren aurkako auzia artxibatu dute berriro

Abokatu Kristauak elkarteak jarri zuen artista nafarraren aurkako salaketa, «sentimendu erlijiosoen aurkako delitua» egotzita, erakusketa batean 'pederastia' hitza ostiekin osatzeagatik.

Abel Azkona, epaitegira bidean, deklaratzera joaten, 2016an. IñIGO URIZ / FOKU
Ane Eslava.
2021eko apirilaren 14a
16:05
Entzun

Artistak berak sare sozialen bidez eman du justiziaren erabakiaren berri: Bergako (Katalunia) auzitegiak erabaki du Abokatu Kristauak elkarteak haren aurka zabaldutako auzia artxibatzea, hiri horretan 242 ostiarekin pederastia hitza osatzen zuen Amen obra erakutsi izanagatik.

Nafarroako Probintzia Auzitegiak 2017an artxibatu zuen Azkonaren aurkako beste auzi bat, obra beragatik. Kasu hartan, Nafarroako Eliza Katolikoak kereila bat aurkeztu zuen artistaren aurka, profanazio eta erlijio sentimenduen aurkako irain delituak egotzita, 2015ean Iruñeko Erorien Monumentuan obra hori jarri ondoren, Desenterrados erakusketan. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak eta Abokatu Kristauen elkarteak salaketarekin bat egin zuten.

Abokatu Kristauak, tematutap>

Baina auzia artxibatu ondoren, abokatu ultrakatolikoek aurrera jarraitzea erabaki zuten, eta iragarri zuten hainbat salaketa aurkeztuko zituztela, Azkonak obra hori erakusten zuen tokietan. Palman eta Murtzian, esaterako, elkarteak mehatxua adierazi besterik ez zuten egin; baina Bergan, berriz, kereila jarri zuten, eta salaketak ibilbidea izan du.

Bergako epaileak hiru aldiz deitu zuen Azkona deklaratzera, baina artistak desobedientziaren alde egin, eta auzitegira ez joatea erabaki zuen. Haren aurkako bilatze eta atxilotze agindua ezarri zuten, eta Azkona Lisboara joan zen.

Azkenik, borroka judizial luze baten ostean, Azkonak sare sozialen bitartez adierazi du epaitegiak ez duela jada bere aurkako auzirik zabalik. Pozik agertu da, atxilotua izateko beldurrik gabe Espainiako Estatura itzuli ahal izango delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.