Abestiak

2013ko urriaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
'Sigarrillos amariyos'.Hertzainak.

«Oso kantu gutxi bezala mintzo da garai batez. Bizi izan dut dealer-ena-eta. Rockean gutxitan ikusten dena egiten zuten erritmo tumbau horiekin.

'Ezekielen prophezia'. Itoiz.

« Joseba Alkalderen hitzak ditu, eta Juan Carlosek [Perez] daukan melodiarako dohainarekin-eta ondo ezkontzen ziren.

'Sarri Sarri'. Kortatu.

«Ez nuen neure burua ikusten. Toots and the Maytalsen bertsioa da. Pentsatu nuen on zela eramatea haren jatorrira, reggaearen eta skaren aurreko taldeei begira.

'Garraztasuna'. Koska.

«Nire lehen-lehenetako oroitzapena da Expresión Sonora, Koskaren aurreko taldea, Oñatiko jaietan ikusi nuenekoa. Flipatu egin genuen.

'Txakurren partia'.Txomin Artola.

«Kantu zaharrei gertatzen zaien moduan, haur kantu bat dirudi. Txominen [Artola] aitak, Bordarik, egin zuen letra. Deskribatzen duena, Hondarribiko hizkera...

'Kanpo'. Errobi.

«Talde izugarria zen; Hegoaldekoontzako erreferente bat zen. [Daniel] Landarten hitzak mintzo dira Iparraldeko sasoi batez.

'Emazurtz'. Oskorri.

« [Gabriel] Aresti ezagutzea gauza handia izan zen. Herri tradizioa hain ondo ezagutzen duen idazle baten adibidea da abestia.

'Izarren hautsa'. Xabier Lete.

«Kanona Laboak jarri zuen bere bertsioarekin. Guk egin dugu Xabier Letek egin zuena bere testuarekin. Goxoa.

'Nahia'. Delirium Tremens.

«Mutrikuko mundu horrekin harreman zuzena eduki nuen Matxitxaren bitartez. Andoni [Basterretxea] asko gustatu izan zait kantari moduan.

'Ama Euskadi'. Etxahun Iruri.

«Nire ganbarako kantuetako bat da. Azalpen luze bat du kantu honek, eta lerro asko beharko nituzke.

'Non duzu zauria?'.Balerdi Balerdi.

«Talde esanguratsua izan zen. Betidanik ezagutu ditut taldekideak. Abestiak daukan leloa ahaztezina da: «Zuk non duzu zauria, malko arrasto lehorra, urratu ttipi hura?».

'Gure bazterrak'.Mikel Laboa.

«Diskoaren oinarrian. Txinaurriak diskotik bere oihartzuna hartu du, eta zuzenean ikusten dugu nola mintzo den jendearentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.