musika

Abuztuaren 5ean hasiko da Donostiako Musika Hamabostaldia Javier Bello Porturen omenaldiarekin

Etzi jarriko da martxan Donostiako 65. Musika Hamabostaldia. Ekitaldiz beterik dator aurtengo egitaraua: 17 izango dira guztira lehenengo eguneko emanaldiak. Horien artean, ekitaldi nagusienetako bat Javier Bello Portu konpositoreari egingo zaion omenaldia da. Joan den otsailean zendu zen euskal konpositorea eta bere lana goraipatzeko, Musikene Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du Kursaal Auditorioan.

2004ko abuztuaren 3a
17:00
Entzun
Donostiako 65. Musika Hamabostaldia abian jarriko da abuztuaren 5ean. Lehenengo ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da Kursaaleko Ganbera aretoan. Kontzertu honekin Johann Strauss konpositorearen bizitza eta obra ezagutzeko hamaika orduko emanaldiari hasiera ematen zaio.

Era honetan, beste hamasei ekitaldik jarraituko diote lehen kontzertuari. Besteak beste, Javier Bello Portu euskal konpositoreari egingo zaion omenaldiak. Kontzertua 20:00tan hasiko da Kursaalean eta Musikeneko Orkestra Sinfonikoak eskainiko du Lutz Köhlerren zuzendaritzapean.

Hori gutxi balitz, euskal dantzak, pailazoak eta zahar etxe desberdinetan emango diren kontzertuak izango dira egunean zeharreko beste ekitaldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.