Ertzaintzak ikerketari ekin zion 2011. urtean, Bergarako Udalak (Gipuzkoa) salaketa bat aurkeztu ondoren. Hego Euskal Herriko hainbat artxibotatik dokumentu historikoak ateratzea leporatu zitzaion aditu bati, filatelia zale bati. Ikerketaz Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko eta Polizia judizialeko sekzio zentrala arduratu zen, eta unitate horretako agenteek adierazi zuten milaka zirela auziperatuak Euskal Herriko nahiz Espainiako hainbat artxibo publiko eta pribatutatik lapurtutako dokumentuak. Berreskuratutako dokumentuak 1604 eta 1895 urte artekoak dira. Gutunak "pre-filatelikoak" ziren, Imanol Agote Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen zuzendariak atzo azaldu zuenez: "Hau da, gutunek zigilurik erabiltzen ez zuten garaikoak". Agoterekin batera, Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, elena Lete Bergarako egungo alkatea azaldu dira ikerketaren berri ematera. agerraldia Donostiako Miramar Jauregian egin da, EHUk antolaturiko Problemas derivados del régimen de protección de los bienes culturales en el País Vasco uda iakstaroaren barruan.
Lapurtutako dokumentuak bildumazaleen merkatuan zuten balioa, batez ere, Ertzaintzako ikerketa buruek azaldu zutenez. "Lapurreta egin zuenari urte bat eta hiru arteko karztela zigorra ezarri zitzaion". Baina ez dute publiko egin lapurraren izena, eta ez dute argitu dagoeneko sententzia bete duen edo ez. Dokumentuak Bergarako udal artxibategitik, Urretxuko udal artxibategitik, Zavala sendiaren artxibategitik, Loiolako santutegitik eta Iragi Euskadiko artxibategitik ostu zituen, 800 pasatxo guztira. Haietatik 157 berreskuratu ditu Ertzaintzak. Dokumentu horien artean daude, besteak beste, Felipe III.a eta Felipe IV. espainiako erregen hainbat gutun, ikerketa buruak azaldu dutenez.