Liburuak eta diskoak zeuden lekuan liburuak eta diskoak sortzen zituztenei ere leku bat eskaintzea. Helburu horrek gidatu du hasieratik Durangoko Azokako Ahotsenea gunea, eta Gotzon Barandiaran idazlea izan da orain arte bertako koordinatzailea. Aurrerantzean Lutxo Egia idazleak hartuko du haren lekukoa. Hasieratik izan du gertuko proiektua, eta, dioenez, hasierako helburu bera izango du hemendik aurrera ere. «Sortzaileek bere egiten dute egungo azoka eredua, eta baita azokara doazenek ere». Astelehenean zabalduko dute epea Ahotsenean parte hartu ahal izateko izen ematea.
Nola heldu zaizu koordinatzaile izateko aukera?
Gotzonek [Barandiaranek] esan zidan koordinazioa uzteko asmotan zegoela, proposamena egin zidan, eta nik, Ahotsenea ezagutu dudanez eta ekimenarekin bat egiten dudanez, baietz esan nuen. Laurogei emanaldi eta zuzeneko aurkezpen inguru koordinatu beharko ditut, eta ikusita iaz tarteak bi egunean bete zirela, Ahotseneak jadanik ez du inoren bila atera beharrik hutsuneak betetzeko. Kontrakoa gertatzen da. Pentsatzekoa da aurten ere bete egingo dela eskaintza. Urtero legez, euskaraz sortutakoak izan beharko dute aurkeztuko direnek, eta aurtengo urtean argitaratutakoak.
Oinarri hori ziurtaturik, zein da hurrengo urratsa? Zein dira zure ustez etorkizuneko erronkak?
Aurten errelebo urtea izango da. Bere horretan mantenduko dugu eredua, eta hurrengo urtean sortzaileekin batera erabakiko dugu zer aldatu, aldatzekorik bada.
Lutxo Egia. Ahotsenea gunearen koordinatzailea
«Ahotseneak jada ez du zertan jende bila aritu»
Orain arte Gotzon Barandiaranek koordinatu du Durangoko Azokara sortzaileak eramateko asmoz sortutako Ahotsenea gunea, baina aurten Lutxo Egia idazleak hartuko du haren lekukoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu