Aitzol eta Pizkundea oroituko dituzte hiru egunez San Telmo museoan
Lourdes Otaegi, Jone Miren Hernandez, Amaia Alvarez, Maite Nuñez eta Euzkitze izango dira hizlari
Jose Ariztimuño Aitzol eta Euskal Pizkundea omentzeko eratu diren ekitaldien barruan, hitzaldi ziklo bat izango da bihar, etzi eta etzidamu Donostiako San Telmo museoan. Bihar, Lourdes Otaegi, Xabier Euzkitze eta Jone Miren Hernandez izango dira hizlari; Bertsolaritza plazatik oholtza gainera, Joseba Zubimendi: bertsolaritza eta prentsa eta Euskal Pizkundea eta emakume berria: idazle, hizlari, bertsolari dira, hurrenez hurren, haien hitzaldien izenburuak. Etzi, Jose Ignazio Ansorenak, Xabier Otaegik, Txema Bitoriak eta Joserra Senperenak Euskal Pizkundea eta haur abestiak gaia aztertuko dute. Etzidamu, azkenik, Emakumearen lekua euskal kulturgintzan aztertuko du Lourdes Otaegik, Katalina Elizegiz mintzatuko da Amaia Alvarez Uria, Sorne Unzueta Utarsus-i buruz Igone Etxebarria, eta Gure Herria aldizkaria, Begiraleak-i buruz Maite Nuñez Betelu. Saio guztiak 19:30ean hasiko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu