Enrique Albizuren (1926-2014) lanaz ari zela, Jose Mari Arenazak kritikariak hauxe esan zuen hari buruz. «Egindakoarekin erabat konbentzituta dagoenean soilik erakusten ditu bere obrak». Zorrotza zen-eta bere buruarekin. «Akatsik gabeko margolaria da», gehitu zuen Arenazak. Albizu margolari errealista izan zen, eta bere ibilbidean eguneroko paisaiak eta erretratuak ondu zituen, batez ere. Atzo hil zen, Hondarribian.
Han bizi izan zen azkeneko 50 urteotan,baina Valentzian jaio zen, aitaren lana zela eta. Euskal Herrira bueltatuta, Montes Iturrioz maisuarekin hasi zen margotzen, eta gero Madrilgo San Fernando akademian ere ikasi zuen, esaterako. Sasoi hartan, 1950eko hamarkadan, hainbat erakusketa propio egin zituen, eta kolektiboetan ere parte hartu zuen. Haren lanak Europa, Hego Amerika eta AEBetako bilduma pribatuetan daude, eta baita San Telmo museoan eta Bizkaiko Aldundian, adibidez.
Hilberria. Enrique Albizu
Akatsik gabeko margolaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu