zinema

'Alardearen seme-alabak' dokumentala emango dute Donostiako Giza Eskubideen Zinema Jaialdian

Jone Karresek eta Eneko Olasagastik egin dute, Irungo eta Hondarribiko alardeetan emakumeek duten parte hartzeari buruz. Goran Paskaljevic serbiarrak zabalduko du Donostiako Giza Eskubideen Zinema Jaialdia, apirilaren 19an, 'When Day Breaks' filmarekin. 

2013ko martxoaren 25a
12:37
Entzun

Aurtengo jaialdian Gipuzkoan filmatu eta ekoitzitako bi lan izango dira. Alardearen ingurukoaz gain, Josean Gil Munarrizen El método Arrieta izango da ikusgai. Gil Munarrizek mugikortasun arazoak dituzten bi ahizpak begiekin komunikatzeko duten gaitasuna jaso du. Juan Dopicoren Agronautas filma ere emango dute, sareko ekologismoaren ingurukoa.

Apirilaren 19an hasi eta 26an amaituko da zinema jaialdia. 11. aldia izango da aurtengoa. Paskaljevicen film batek jaialdia inauguratzen duen bigarren aldia izango da; izan ere, 2010ean Honeymoons filmak inauguratu zuen. Ekitaldi hartan, Zinemaldiaren Saria jaso zuen zuzendariak giza eskubideen alde egindako ibilbide profesionala zein pertsonala saritzeko. When Day Breaks filmean holokaustoaren memoria lantzen du Paskaljevicek.

Ikusi ahal izango diren film gehiago:

Libre te quiero: Basilio Martin Patinok M-15 mugimenduaren inguruan egindako filma.

Lore: Cate Shortlandek 1945eko Alemaniari buruz filmatutakoa.

The house I live in: Eugene Jarecki zuzendariak drogen aurkako gerraz filmatutakoa.

Parada: Srdjan Dragojevicek homosexulen eskubideen inguruan egindakoa.

Le cochon de Gaza: Frantziak, Alemaniak eta Belgikak ekoitzitako Sylvain Estibalek filma.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.