Alazne Lopez ballet dantzaria hilda aurkitu dute

2015eko maiatzaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DANTZA. Alazne Lopez Bilboko ballet dantzaria hilda aurkitu dute bere etxean, Hannoverren (Alemania). 21 urte besterik ez zituen, eta 2013ko urritik Hannoverreko Operaren Balleteko dantzaria zen. Igor Yebraren akademian hasi zen balletean, eta 16 urterekin Londresera joatea erabaki zuen. Oraindik ere ez dago argi zergatik hil den. Gorpua laster ekarriko dute Bilbora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.