Mendian gora, burua
galtzen dut maiz
herriko kaleetan sarritan
galdu izan naiz;
Nork bereizi zituen kultura,
lurra sua ta ura?
Gizakion arteko lotura ere
ez al da natura?
Aldapan gora,
pausorik pauso;
aldapan behera,
auzorik auzo,
gaztainondo ta pago,
eskultura arraro,
kaleak edo mendiak,
zerk galtzen gaitu gehiago?
Berriro galduta gabiltza,
hau da hau marka
ezin da ulertu aurrean
daukagun mapa.
Euskaldun peto-peto, bai,
baina ardi galduen pare,
nahiago dut ibili, halare,
norabiderik gabe
Aldapan gora,
pausorik pauso;
aldapan behera,
auzorik auzo,
gaztainondo ta pago,
eskultura arraro,
kaleak edo mendiak,
zerk galtzen gaitu gehiago?
'ERTZETIK'
(Mauka, 2016)
Hitzak: Huntza.
Musika: Huntza
'ALDAPAN GORA''
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu