ELKARRIZKETA AURRERAPENA

Ama Say taldearen Euskal Herriko azken kontzertua larunbatean

Azpeitiko Sanagustin kulturgunean ariko da, Aitzealdenk! jaialdian. Gontzal Bilbao bateria jotzailearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

2012ko urriaren 18a
14:04
Entzun

Ama Say taldearen lehen aroak lauzpabost urte iraun zuen —90eko lehen erdian—, eta beste horrenbeste iraun du bigarrenak —azken kontzertua hilaren 27an izango du, Bartzelonan—.

Hona hemen, aurrerapen moduan, Gontzal Bilbaoren esan batzuk:

- "Egoerak bereziak izan behar dira guk jo ahal izateko, eta, dena alde izanez gero, agian beste etapa desberdin bar irekiko dugu, baina printzipioz, hauek dira azken kontzertuak".

- "Ez gaude nekatuta, energiaz beteta gaude. Eta asko daukagu emateko. Baina egoerak behartzen gaitu gehiago ez jotzera. Orain behintzat zaila da denok elkartzea".

- "Gaur egun musika kultura handiagoa dago, baina kultura hori bideratu egin behar da. Ez bada ondo bideratzen, botereak nahi duen kultura gailentzen da. Eta zer nahi dute boterean daudenek? Jende gaztea sofa batean botata egotea, ez dezaten ikuspegi pertsonalik landu eta ez dezaten borrokatu. Horregatik da garrantzitsua kultura".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.