Flamenco on Fire jaialdia

Amaia Romero artista gazteak eman dio hasiera Flamenco on Fire jaialdiari

Gaur hasita sei egunez flamenkoaren hiriburu bihurtuko da Iruñea. Formatu ezberdineko ekitaldi andana antolatu dituzte, flamenkoa ardatz hartuta.

Iruñeko udaletxeko plaza jendez lepo Amaia Romeroren kontzertua ikusteko. IñAKI PORTO, EFE
2018ko abuztuaren 21a
17:41
Entzun

Amaia Romero abeslari iruindarraren emanaldiarekin eman diote hasiera Flamenco on Fire jaialdiaen bortzgarren edizioari. Gaur eguerdian hasi da Iruñeko musika jaialdi flamenkoaren bortzgarren edizioa, eguerdiko ordubatean. Iruñeko udaleko balkoian kantatu du Espainiako telebistako Operacion Triunfo lehiaketa irabazi zuen artista gazteak.

Berarekin batera igo dira udaletxeko balkoiara Pepe Habichuela, Jose Miguel Carmona eta Marta Robles gitarristak, baita Carlos Itoiz Iruñeko 86 urteko artista ere.

Udaletxe plaza jendez bete da Amaiaren ahotsa entzuteko.  Bertzeak bertze, Ay pena, penita, pena kanta entzun ahal izan dute bertara gerturatu direnek.

Sei egunez Iruñea flamenkoaren hiriburu bihurtuko du Flamenco on Fire jaialdiaren bortzgarren edizioak. Aurtengo ediziorako, publiko zabalarentzako ekintzak antolatu dituzte jaialdiko arduradunek. Ospe handiko artistak egongo dira, baina, baita formatu txikiagoko kontzertuak ere. Aurten, gainera, arreta berezia ezarriko dute emakume flamenkoen lanean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.