Historia

Amaiurko gazteluaren inguruak atondu dituzte, auzolan bidez

Udalbitzak Aranzadi Zientzia Elkartea eta Amaiurko herritarrak omendu ditu hamar urtez indusketa arkeologikoetan egindako lanagatik

Amaiurren omenaldia egin diete gaur herritarrei, azken hamar urteetan egindako lanagatik. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
joxerra senar
2015eko martxoaren 7a
10:27
Entzun

"Elkarlanaren eredua izan da geure herriaren historia berreskuratzeko egitasmo hori". Mertxe Aizpuruak hitzok zuzendu dizkie eguerdian Amaiurko monolitoan bildutakoei eta batez ere Aranzadi elkarteari zein Amaiurko herriari. Mikel Mujikak Amaiurko bizilagunen izenean eta Enrique Lekuonak Aranzadiren izenean plaka bat jaso dute eta aurreskua dantzatu diete.

Orain dela hamarkada bat hasi ziren monolitoko muinoaren inguruko indusketa arkeologikoak, lur azpitik gazteluaren arrastoak berreskuratzeko lanak. Aizpuruaren esanetan, Euskal Herriko historian, Gernikarekin batera, Amaiur leku historiko bat izan da. Hala, baliabide gutxirekin baina gogo biziz, lanari ekin zioten, eta elkarlanaren poderioz, Aranzadikoak amaiurtar egin ziren: "Harri artean herri bat topatu zenuetan", bota dio Mujikak Lekuonari.

Orain, gazteluaren harresiak nabari dira eta bisitariak hainbat informazio panel topatu ditzazke gaztelua nolakoa zen ulertzeko. Proiektuak Baztango Udalaren, Udalbideren eta Udalbiltzaren laguntza instituzionala jaso zuen, eta gaur hori guztia ospakizuna iritsi da. 10:00etan mendi ibilaldia egin ostean, eguerdian omenaldia egin dute, eta 14:00etan herri bazkaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.