Idazlea: Lutxo Egia.
Ilustratzailea: Eider Eibar.
Argitaletxea: Elkar.
Narratzailearen ahotsak istorioen irakurketa nola bideratu behar dugun baldintzatzen du. Areago, askotan liburua objektu bezala zer den definitzen du. Honela, narratzaileak lehen pertsonan hitz egiten badigu, eguneroko baten aurrean gaudela pentsa genezake, gehienetan fikziozko egunerokoa bada ere.
Berrogei orrialdeko narrazio ilustratu honi buruz horixe da esan behar dugun lehen gauza: lehen pertsonan idatzitako eguneroko bat da. Eguneroko honetan Ibai deritzon mutiko batek bere bizitzaren pasarte bat kontatuko digu, atzeraka ibiltzea bururatu zitzaionekoa eta erabaki hark ekarri zizkion ondorioei buruzkoa.
Mutikoak zortziren bat urte izango ditu, eta bere atzeraka ibiltzeko erabakiak salatzen duen gisara, bizitza jolas bat da beretzat, jolas burugabea, zehaztu dezagun. Burugabea den bezala bere aita, etekin ekonomikorik gabeko asmatzailea, zozketekin dirua egiteko ametsetan dabilena eta sorgin iragarleen bisitari erraria ere badena. Familia honetan zentzua erakusten duen bakarra ama da: amaren gain dago familia aurrera ateratzeko ardura.
Panorama horrekin irakurleoi umore begiak jartzea dagokigu, alternatibarik gabe. Baina gertatzen dena da umorerako gogoa galtzeko arriskua dagoela kaos-kronika honetan. Baina, tira, balio dit Ibairen istorioak egun dagoen materialismo sutsuaz hausnartzeko. Ez da diru kontua, soilik hausnarketarako borondatea behar da. •
Literatura. Haur eta gazte literatura'ATZERAKA NABIL'
Ameslariek materialistei to eta no
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu