Afrika Bibang. Kantaria

«Amets bat duzularik, atzetik joan behar duzu, lortu arte; inoiz ez etsi»

Hamaika proiektutan dabil, musika duela beti bizitzako motor nagusi; Johnny Freelance Experience taldearekin dator Baionara heldu den larunbatean, Black & Basque jaialdiaren lehen urtearen karietara

Nora Arbelbide Lete.
Baiona
2011ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Entzun (Metak) bere bakarkakodisko bakarra 2004an kaleratu eta geroztik —lehenago Etsaiak Entzun (Metak) bere bakarkakodisko bakarra 2004an kaleratu eta geroztik —lehenago Etsaiak hardcore taldean aritu zen hainbat urtez—, Euskal Herrian gaindi ez da hainbestetan izan Afrika Bibang-en berri, ez bada zenbait kontzertu eman dituelarik han-hemenka. Alta, beti musikan murgildurik segitzen du artista algortarrak. Taula gainak ez ditu abandonatuak ere. Baina kanpoan.

Euskal Herritik Bartzelonara joan, hiru urte eta erdiz han bizi, eta azken bederatzi hilabete hauetan Madrilen ainguratu da. Eta han segitzen du bere kantu guztien konposatzen. Eta ez delarik konposatzen ari, zuzenekoetan, edo bestela musika jartzen ostatu batean. Batzuetan moda denda batean lan egiten badu ere, musikaz bakarrik bizitzeko parioa egiteko xedea du aurten: «Arituko naiz horretan. Kontzertuak ematen edo beste, musikari buruzko kontuetan. Musika beti, edo entzuten, edo kantak edo hitzak egiten».

Bere ametsa betetzen. «Nire ametsa musika izan da, beti horretan egon naiz. Amets bat daukazularik, horren atzetik joan behar duzu, lortu arte. Inoiz ez etsi». Eta badirudi zerbait lortzen ari dela. «Pixkana-pixkana. Niretzat,musika izan da politena nire bizitzan». Eta horretarako, Madril zaio egokiena iruditzen. «Saiatu nintzen Bartzelonan, baina txikia geratu zitzaidan. Aukera gehiago dago hemen, Madrilen, hiriburua delako. Handiagoa da».

Jotzeko eta kantatzeko toki gehiago ikusteaz gain, eragina duten pertsonak gurutzatzeko aukera gehiago dagoela deritzo. «Jotzen ari zarela, produktore bat etor daiteke zu ikustera. Bartzelonan ez da horrelakorik gertatzen. Bartzelonan atzerritarrentzat jotzen duzu egunero» (irriak). «Giro handiagoa dago Madrilen, kultura gehiago ikusten da kaletik».

Euskal Herriari dagokionez, nahiz giro bat izan, baina hor ere, gosea ezin ase. «Euskal Herrian bada aukerarik. Hor egin nuen nire proiektua, baina txikia geratu zitzaidan. Eta nikbeti gehiago nahi dut. Egon nintzen hor, saiatu nintzen, baina nire kontuak ez ziren nik espero neban moduan atera, eta, orduan, mugitzea erabaki nuen. Ezagun batek Bartzelonara joateko proposamena egin zidan, saiatzeko». Kontu horiek zein diren ez du azaldu nahi izan, irri batekin erantzunez.

Hala ere, Euskal Herrian oraindik lotura andana bat dauka, hala nola Algortako (Bizkaia) familia eta lagunak. Lagun talde batekin kolaboratzeko proiektu bat dauka, gainera, baina oraindik entseguak egin behar ditu. «Ondo joaten bada, beste proiektu bat daukat».

Eta anartean, segitzen du kontzertuak ematen. Ondokoa heldu den larunbatean du, Baionan, Poterne parke publikoan, Black & Basque jaialdiaren lehen edizioaren karietara. Johnny Freelance Experience taldearekin etorriko da bertara. Taldean, Afrika kantari, Argentinako bateria jotzaile bat, Brasilgo Sao Pauloko gitarra jotzaile bat, eta Kaliforniako tronpeta jotzailea bat dira. Hori ez da Baionara etorriko. Musikaren osagarri, oinarri elektroniko batzuk erabiltzen dituzte, soul musika estilokoak edo beste.

Taldeko kideek Bartzelonan ezagutu zuten elkar, Calima taldean. «Hamaika musikari ginen hor, eta hortik atera talde bat da Johnny Freelance Experience». Estiloa? Ez du estiloa definitzea gustuko Afrikak, beti zaila egiten zaiolako, baina ahalegin bat egitekotan, «fusio bat dela esaten dut. Soul, funky eta pixka bat disko, azkenean. Soul musikarekin hasi eta nahasten joaten da funkyarekin eta beste estiloekin».

Kantuak, aldiz, ingelesez dira gehienak, eta bakarren bat frantsesez. Hizkuntzak ikastea, hori baitu gustuko. Fang du ama hizkuntza, baina gaztelaniaz ere beti mintzatu da, gurasoak ere Ekuatore Ginean fang eta gaztelera (hizkuntza ofiziala) mintzo baitzuten. Horiek horrela, ez du euskara erabat baztertua. Euskaraz kantatzen du ere batzuetan. Baionara ekarriko du kantu bat. Hitzak ezagunak dira, baina musika moldatuarekin.

Hala ere, euskara guti, bere aitzineko lanekin konparatuz gero. «Neramatzan urte asko euskaraz kantatzen eta Euskal Herrian bizitzen. Orain beste gauza batzuk nahi ditut. Beste gauza asko daude. Euskara inportanta da nire bizitzan, eta batzuetan euskaraz kantatzen dut, baina beste hizkuntza asko ikasi nahi ditut. Frantsesa ere ikasten ari naiz, eta ingelesez ondo hitz egiten dut». Eta gazteleraz ere kantatzen du. Calima taldean hasi zen gazteleraz. Eta orduan hartu zuen horren gustua. Horrekin publiko gehiago hunkitzen zuela ohartu zen.

Jhonny Freelance Experience taldeaz aparte, bakarka aritzeko proiektu bat dauka, hain zuzen, non gaztelaniaz kantatzen duen. Bakarkako horretan, soul eta R&B musika egiten du. Oro har, gaur egun soul musikan gehiago sartua da. «Txikitatik beti entzun dut musika beltza, afrikarra, reggaea, soula eta horrelakoak. Eta gero, gaztetan joan nintzen probatzen hardcore melodikoa».Adina hartzearekin, aldiz, «erroetara itzultzen ari naiz. Lehendik entzuten nuen musika hori. Soul, R&B, Aretha Franklin, Stevie Wonder».

Artistaren potreta bururatzeko, ezin aipatu gabe utzi, Afrikak argazkiarentzat daukan pasio berria. Azken lau urte hauetan, musika ez delarik jotzen ari, argazkiak hartzen ari da, edo errebelatzen. Blog bat du. «Gustatzen zait asko. Blogean hasi naiz nire argazkiak sartzen eta jendeak esaten du ondo dagozela. Begi ona daukatela, orduan, ondo. Beste gauza bat egiteko aukera ematen dit».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.