Artea

Ana Laura Alaez, June Crespo eta Adelina Moyak jasoko dituzte Gure Artea sariak

Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak eta Lourdes Fernandez epaimahaikideak eman dituzte sarien berri.

2013ko irailaren 17a
14:08
Entzun

Gasteizko Artiumen egin den ekitaldian Fernandezek hiru sariak emateko arrazoiak aletu ditu. Ana Laura Alaezi bere arte ibilbideagatik eman diote saria; June Crespori bere sorkuntza lanagatik;  eta hirugarrenik, Adelina Moyari, ikusizko eremuan egin duen jardueragatik. Lourdes Fernandez epaimahiburuak hirurak emakumeak izatea nabarmendu du.

Ana Laura Alaezek (Bilbo, 1964), diziplina ugari landu ditu eta bere ibilbidean emakumea eta bere egunerokotasuna uztartu ditu, ondorengo belaunaldiei modu esanguratsuan eraginez. Bere ibilbide artistikoa saritu dute 25.000 euroko sariarekin

June Crespo Oiaga (Iruñea, 1982) artista gaztea eta oraindik ezezaguna izanik ere, bere obran irudien erreprodukzioaren erabilera esperimentala burutzeko duen gaitasunak euskal sorkuntza garaikideari ekarpen handia egiten diola azpimarratu du epaimahaiak. 25.000 euro jasoko ditu.

Azkenik, Adelina Moya Valgaño (Kordoba, Espainia, 1944) ikerlariari esker, besteak beste, Nicolas Lekuona, Jose Alemany edota Maria Paz Jimezen obrak ezagutarazi direla baloratu dute. 15.000 euro eskuratuko ditu.

Sariak urriaren amaieran Artiumen bertan egingo den ekitaldi batean jasoko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.