KRITIKA. Haur eta gazte literatura

Aupa Primi eta aupa Maurizia!

'Larru marruak' liburuaren azala. DENONARTEAN
'Larru marruak' liburuaren azala. DENONARTEAN
2024ko martxoaren 3a
05:05
Entzun

'Larru marruak'

Album ilustratu peto-peto honek magia egin nahi du, eta lortzen du, xaramelatzen uzteko prest denarekin.

Euskal Herriko Trikitixa elkarteak eragindako emaitza literarioa da, haurrei begira sortua eta ipuingile profesionalen eskuetan eratua. Helburua bi panderojole mitikoren biografia gizarteratzea da, musika tresna honen apologia egitearekin batera. Primi Erostarbe panderojole eta irrintzilaria batetik, eta Maurizia Aldeiturriaga pandero jole eta kantaria bestetik.

Kontakizuna ez da narrazio arrunta, eta zail egiten da ohiko irakur-moldean jarraitzea. Hogeita bederatzi iruditan eskainia, bizpahiru esaldi errimatu bakoitzeko, balada klasikoen (Bereterretxeren kantoria, etab.) antzeko egitura osatzen dute: aurkezpena naturari erreferentzia eginez («Haize hegoa ala zoroa?/ Edozer gauza: egiten du halako beroa!»), in medias res abiatu («Urrunean irrintzi eta orroa./ Maurizia gelan gordea. Primi asto gainean badoa»), eta gertaeren aipamen soltez garatu kontakizuna, irakurleak –entzuleak– osatuko duelakoan. Ez dira falta Mauriziaren kanten aipuak testua osatzean.

Amaieran panderoari buruzko azalpenak daude, QR eta guzti.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.