Zuk bultzatu naik, albiste petralaren kolpeak eragindako malkoen arrastoak artean aurpegian: «idatzi iezaiozu, bestela damutu egingo zaizu». Asko zor diagu Zuk eta biok: hi izan hintzen —eta nola!— gure liburua iruzkindu zuen lehena. Hire eskarmentu zaharretik —orain hogeita bost bat urteko kartzinoma hartatik— eskarmentua hartzen hasita zegoen minbizidun hasiberri bat agurtu huen berotasunez eta Damian Arrutiren jakituriaz. Ez zaiguk ahaztu. Ez zaiguk ahaztuko.
Jaso genuen hire azken mezuan, soldadu japoniarrek etsaien kontra adoretzeko baliatzen duten Banzai! gerra-oihuarekin adoretzen gintuan minbiziaren kontrako lehian. Banzai! esaten segituko diagu Zuk eta biok, hire liburu eta kazetari-lan apartek banzai! esaten segitzen ditek heriotzari lapurtutako literaturaren eremu librean.

Hasier Etxeberria hil da. IRITZIA
Banzai!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu