Itziar Ugarte Irizar
«Ez dakit gu ez ote gauden hurbilago Sydneyko gure adineko tipa batengandik, gure amonengandik baino». Eta zehar-galderan zabuka ordutik hemen bat. «Eta hori txarra da derrigor?».
Inoizko belaunaldi gehien ari ei da aldi berean euskal kulturan gaur. Zenbat? Zertan elkarren ezberdin? Belaunaldien arteko zabukatzean, trasteak bildu ditu mutur batean Benitok, Izanen aldizkaria atera du talde gazte-gazte batek bestean.
Aita-amak irauli, aita-amak iraunarazi: horra gaurko tenka zahar-berria.
Iñigo Astiz
Asisko Urmenetak oroitzen du datua Gora euskal herrientsak lanaren aurkezpen orotan. 1936an, ehun urte geroagoko irakurle bati zuzendutako testua idatzi zuen Tene Mujika idazleak Argia-n. «Eder», «azke» eta «euzkeldun» ez ezik «Jaungoiko zale» irudikatu zuen 2036ko Euskal Herria, eta, hamabi urteko marjina geratu arren, ezin esan (ejem) denean (ejem, ejem) guztiz asmatu zuenik. Ariketa da ederra; belaunaldi urrun bat irudikatzeak norabide bat ematen die orainaldiko nekeei. Eta, beraz, esan, 2124ko irakurle, hor al zaude?