Mairi Morrison & Alasdair Roberts with Pete Jhonston & Friends
Elkarlan zabalago baten emaitza da Lewis irlako Mairi Morrison kantariaren disko hau. Hartan, aipagarria da, batik bat, Alasdair Robertsen, hau da, Eskoziako folkaren arloko belaunaldi berriaren ordezkari nabarmenenetakoaren lana. Bi kantariek duo moduan botatzen dituzte lan honetako kantuak. Gainera, —eta Kanadako itsasertzean Hellen Creighton folkloristak bildutako kantuak direnez diskoaren ardatza— ezinbestekoa da Pete Johnston baxu jotzaile eta ekoizle kanadarraren lana. Herri musikari begiratzeko modu baten adierazle bikaina da, non originalarekiko fideltasuna den nagusi, baina aire berritzailerik falta izan gabe. Oreka kuriosoa da, inondik inora.