LEIHATILA

Txepelketa

Karlos Aizpurua Etxarte.
2003ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Zuzenena oker. Bertso epaileen epaiari buruzko definiziorik behinena datekeen hori Imanol Lazkanori entzun nion aspaldi. Ez du arrazoirik falta. Borobila ezin da koadratu. Epaileek, landutako irizpideen baitan eta borondate onenez eman ohi dute deliberoa. Hala ere, koska hutsak izaki, entzuten egon garenok ez dugu bela amore emango. Ez zuk eta ez nik. Zuzen egiterik ez dagoela jakitun izan arren, erresignazioz onartu ordez, beti izango da gutako norbait okerraren okerraz kexu dena.

Gipuzkoako Txapelketak aurrera egin duen arau, zenbait eskualderen arteko puntu meten aldea izan da petikomiten usuen jorratu den gaietariko bat. Bertsozale Elkarteak bere web orrian (www.bertsozale.com) zintzilikatu duen foroan ez da beste gairi buruzko elkarrizketarik izan. El Diario Vascok lehen fasearen biharamunean hauxe zioen: ÒEkaitz Goikoetxea, lehen fasean nagusitu den bertsolariaÓ. ÒBere bailaranÓ gehituko nioke nik. Izan ere, txapelketaren saio guzietan epaile talde bera aritu barik, eskualde bakoitzean bertako epaile taldea aritu da, eta iduriz epaile talde batzuek besteek baino xuhurrago jokatu dute. Lehiari begira, horrek ez zuen aparteko ondoriorik izango hurrengo faserako sailkapena eskualdean agitutakora mugatu izan balitz. Kontua da, ordea, eskualdeko postuaren arabera sailkatutakoen ondotik sailkatu direla, eskualde guztiak kontutan harturik puntu gehien bildu dituzten bost bertsolariak. Eta menturaz, eskualde bateko epaileen esku zabalak, beste eskualdeko bertsolari batzuei final laurdenetarako atea itxi die. Ez dut esan nahi, baina, hori apropos egin denik. Ezta hurrik eman ere. Horri buruz idazten hasi banaiz, hain zuzen ere, batzuk (honi buruz idatzi izanari eskandalagarri iritziko dioten berberak, hain segur) errezelotan erretzen sumatu ditudalako izan da. Beharbada, eskualdeen puntuen arteko alde hori hain erabakigarria ez fortunatze aldera, azken bost bertsolari horiek ere eskualdearen baitan sailkatu behar ziren. Edozortzi puntuatuenekin beste saio bat egin, edo ...

Duela dozena bat urteko Gipuzkoako Txapelketan argitu zigun Atxabaltako Txikitok txapelketaren alde iluna. Baina azkenaldian, iduriz, txapelak eklipsatuta gauzka berriz, hots, txepelduta. Eta kasu-kasu! Irabazteko grinaren poderioz, batzuei miserien tupperwarea eztanda egin ohi die. Horrelakoetan ÒSandia gai-jartzaile taldean aritzea egokia ote Urlia bertsolariaren bikotea bada?Ó, ÒBerendia epaile aritzea normala ote da Gandia bertsolariaren maitea bada?Ó eta antzeko galderez, epaile eta gai-jartzaile horiengan dugun konfiantza zipriztintzen digute. Mustukaz lehenbailehen igurtzi eta kito. Halabeharrez, antzeko egoera ÒsusmagarriakÓ bizitzea egokitu zaizkit niri noizbait, eta bertsolari lagunaren mesederako baino kalterako izan dela esango nuke. Tokatu zait, konparazione, ni epaile bezala aritzea eta bertsolarietan lagun edo ikasle bat kantuan. Horrelakoetan, hurbileko zen horri sobera ematearen beldurrez, gutxiago ematea gertatu zait ez gutxitan. Eta epaile guztien totalak erkatzean, alboko epaileek bertsolari lagun horri norberak baino gehiago eman diotela ikustean lasaitu ederra hartu ere bai. Baina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.