Haur eta gazte literatura. 'Biga'

Umore kolpeak

2020ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Protagonista Biga da, ahalmen fisiko mugagabeak dituen animalia bat. Biga gai da kolorez aldatzeko, gorputz adarrak nahieran luzatu eta uzkurtzeko, eta ikusezin bihurtzeko, besteak beste. Gurasoak zakur antzekoak direlarik, Biga bestelakoa da, zehaztu ezina, «Biga: Benetan Identifikatu Gabeko Animalia» jartzen du atal bakoitzaren goiburuan.

Liburua hogeita bi istorio beregainetan banatuta dago, sarrera eta epilogoa barne. Gainera, aurkibidean aipatzen ez den Jolasak gehigarria du amaieran.

Ezaugarri asko partekatzen badituzte ere gainerako istorioekin, sarrerak eta epilogoak bi karaktere nagusiak aurkezteko erabiltzen dira: Biga protagonista sarreran, eta Leoi kameleoia epilogoan. Leoi kameleoia ez da antiheroi bat zehazki, baina Bigaren ifrentzu gisa funtzionatzen du. Kontakizun guztiak eskolan, etxean edota horien inguruetan gertatzen dira, parkea barne.

Gag edota umore kolpeetan eraikitako istorioak dira, animalia gizatiartuekin kontatuak, linealak, Leoi kameleoiaren zorigaitza (Bigari dion bekaitzetik eratorria) eta Bigaren izaera eta ahalmen apartekoekin josiak.

Ia ahaztu zait esatea: komikia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.