Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Ander Fuentes 'Itturri' eta Eneko Lazkoz nagusitu dira azken final-laurdenetan

Asteburuan Lizarran eta Lakuntzan jokatutako saioekin erabakita gelditu dira finalaurrekoak.

Eneko Fernandez eta Ander Fuentes 'Itturri' larunbateko saioan. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA
Berria
2015eko otsailaren 23a
11:55
Entzun

Ander Fuentes Itturri zubietarra nagusitu zen larunbat arratsaldean Lizarran jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren final-laurdenean, eta, horrenbestez, zuzenean sailkatu zen martxoaren 8an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako. Itturrik 251,5 puntu eskuratu zituen, eta haren atzetik sailkatu ziren Eneko Fernandez (243,5), Josu Sanjurjo (230,5), Iker Gorosterrazu (230), Mikel Lasarte (224) eta Egoitz Gorosterrazu (204,5).

Atzo, berriz, Eneko Lazkozek irabazi zuen Lakuntzan jokatutako bosgarren eta azkeneko final-laurdena, 260,5 punturekin, eta Burlatan jokatuko den finalaurrekorako sailkatu zen zuzenean. Xabier Terrerosek 244 puntu eskuratu zituen, Iñigo Olaetxeak 242, Xabier Maiak 230,5, Patxi Castillok 228 eta Ioar Taintak 215,5.

Erabakita dago, beraz, finalaurrekoetako hiru saioetan zein bertsolarik kantatuko duten.

Martxoak 7, larunbata (Berriozargo Entzunaretoan, 17:30ean): Jon Barberena, Julio Soto, Eneko Fernandez, Iñigo Olaetxea, Alazne Untxalo eta Sarai Robles.

Martxoak 8, igandea (Lesakako Kultur Etxean, 17:30ean): Aimar Karrika, Ander Fuentes Itturri, Xabier Terreros, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien eta Kotte Plaza.

Martxoak 15, igandea (Burlatako Kultur Etxean, 17:30ean): Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Oskar Estanga, Migel Mari Elosegi Luze, Saioa Alkaiza eta Aritz Saragueta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.