Ander Ortiz de Muruaren pinturak Zizurkilen
ARTEA. Zizurkilgo (Gipuzkoa) Udalak Ander Ortiz de Murua herriko artistaren margolanez osaturiko erakusketa jarriko du irailaren 5etik urriaren 1era bitartean, Plazida Otaño liburutegian. Erakusketak Argiaren bila izenburua du. Grafito bidezko marrak eta itzalak erabili ditu, mugimenduzko pinturaren teknikaz, «errealismoarekin lan egiteko» aukera ematen diotelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu