Carla Cottini sopranoak, Tanit Bono mezzosopranoak eta Konstantin Derri kontratenorrak, Interprete Gazteen Zikloaren barruan, Donostiako Miramar jauregian 19:00etan egingo duten emanaldiaz gain, Musika Aitzakia Zikloko bi emanaldi izango dira Hamabostaldiaren gaurko egitarauan: Magios Ensemble taldearena, 20:00etan, Azkoitiko (Gipuzkoa) Insausti jauregian, eta Andreas Prittwitz & The Lookingback Quintetena, 20:30ean, Guardiako Santa Maria elizan, Hamabostaldiak Araban izango duen agerraldietako bat.
Gaurko emanaldian, Andreas Prittwitz & The Lookingback Quintetek musika barrokoa sortu duten musikagileen lanak emango ditu —Tielman Susato, Thomas Simpson, Johann Sebastian Bach, Henry Purcell, Arcangelo Corelli…—, gitarra barrokoaren, lautaren, ganba-biolaren eta txirularen tinbreak saxofoiaren, gitarraren, klarinetearen eta perkusioaren sonoritatearekin bat egingo duen saioa eskainiz.
75. Musika Hamabostaldia
Andreas Prittwitz & The Lookingbakc Quintet Guardian ariko da gaur
Musika barrokoa sortu zuten konpositoreen lanak emango ditu; besteak beste, Susato, Simpson, Bach, Purcell eta Corellirenak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu