Artea

Andres Nagelen eskultura bat lekuz aldatzeko eskubidea onartu dio Espainiako Auzitegi Gorenak Zornotzako Udalari

Herriko biribilgune baterako egin zuen artistak, eta beste edonora eraman dezaten baino nahiago du betiko suntsi dezaten.

Berria.info
2013ko otsailaren 12a
17:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Andres Nagel artistak herriko biribilgune baterako egindako eskultura lekuz aldatzeko eskubidea onartu dio Espainiako Auzitegi Gorenak Zornotzako Udalari. Nagelek ez du ontzat ematen eskultura lekuz aldatzea, eta behin baino gehiagotan adierazi izan du eskultura lekuz alda dezaten baino nahiago duela obra suntsi dezaten. Izenbururik ez du Nagelen lanak, baina herritarrek Patata izenarekin izendatu ohi dute maiz.

Ebazpenak obra bere lekuan atxikitzeko “eskubide morala” onartzen dio artistari, baina adierazten du, inguruabarrak aintzat hartuta, Zornotzako Udalak hura lekuz aldatzeko eskubidea duela. Udalerriaren interesei lehentasuna eman diela eta, Zornotzako Udalak ontzat eman du ebazpena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.