Antonio Altarriba Zaragozako idazleak 'La memoria de la nieve' idazlanean erakutsitako "estilo zehatz eta gardena" nabarmendu ditu epaimahaiak saria banatzerakoan. Lan honetan garai bateko Sobiet Batasuneko espioitza historio bat jasotzen da. Altarribak saria jaso duenean adierazi duenez, eleberria idazten hasi nintzenean hasitako bidea Ixteko "modu onena" izan da honakoa.
Koro Navarrok jaso duen lehen saria izan da honakoa. 9.000 euroko saria jaso du eta epaimahaikideek "erabilitako hizkuntza aberatsa eta zehatza" azpimarratu dute, "betiere, jatorrizko bertsioa erabat errespetatuz egin duelako". Patricia Highsmith, Truman Capote, Dashiell Hammet, John Le Carre, John Steinbeck, Edgar Allan Poe, Rudyard Kipling, Dylan Thomas eta Raymond Carverren lanak itzuli ditu, besteak beste, itzultzaile donostiarrak.
Navarrok adierazi duenez, lan honek Singer ezagutzeko aukera eman dio. "Oso gustura egin dut itzulpen lana. Erraza eta gertukoa egin zait, nahiz eta mundu hori ez nuen judu ortodoxoen munduen ez asko ezagutu", esan du.
Literatura
Antonio Altarribak eta Koro Navarrok jaso dituzte lehen Euskadi Literatur Sariak
Antonio Altarriba Zaragozako idazleak jaso du gaur Donostian gaztelaniako literaturari dagokion Euskadi Saria, 'La memoria de la nieve' liburuarengatik. Itzulpengintzari dagokiona, berriz, Koro Navarro donostiarrarentzat izan da, 'Zortzi kontakizun' lanarengatik. Navarrok Isaac Bashevis Singer poloniarraren zortzi narrazio euskaratu ditu. Miguel Gonzalez San Martin, Iñaki Mendiguren eta Jose Antonio Arbelaitz izan dira epaimahaikideak. Haur literaturaren eta euskarazko eleberriaren sariak datorren astean emango dira jakitera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu