Antonio Mercero zuzendari eta gidoilaria hil da

Zinegile lasartearra 82 urterekin zendu da. Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra, merezimenduzko Goya eta Emmy sari bat eskuratu zituen.

jarraia151968.jpg
2018ko maiatzaren 12a
15:31
Entzun 00:00:00 00:00:00

Antonio Mercero (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1936) zuzendari eta gidoilaria hil da, gaur, 82 urte zituela. Alzheimer gaitza zuen, 2009 urtez geroztik.

Mercerok Urrezko Maskorra eskuratu zuen Donostiako Zinemaldian, Leccion de arte [Arte lezioa] (1962) bere lehen laburmetraiarekin. Bere lanik ezagunetarikoa izan zen La cabina [Kabina] (1972), eta harekin lortu zuen Emmy sari bat, Monte-Carloko Nazioarteko Kritikarena eta Milango Marconien Saria.

Espainiako Zinema Akademoak bere ibildidea saritu zuen 2009an, ohorezko Goyarekin.

Mercero Espainiako telebista kateetan oso ospetxu egin ziren telesailetako zuzendari izan zen. Horien artean, Farmacia de guardia [Guardiako farmazia] eta Verano azul [Uda urdina] telesailak.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.