Antonio Tabucchi idazle italiarra hil zen atzo, Lisboako Gurutze Gorriko Ospitalean, gaixotasun luze baten ondorioz. Ostegunean egingo dituzte haren aldeko hileta elizkizunak, Lisboan. 68 urte zituen Tabucchik.
Fernando Pessoa (1885-1935) poetaren obran aditu nagusietakoa zen. Sienako unibertsitatean Hizkuntza eta Literatura portugaldarreko irakasle izan zen.
1975ean hasi zuen bere ibilbidea idazle gisa, Piazza Italia lanarekin. Haren lanik garrantzitsuenetakoak izan ziren Sostiene Pereira eta Requiem. Horiei esker, hainbat sari irabazi zituen; tartean daude Pen Club, Campiello eta Viareggio-Répaci Italian; eta Prix Médicis Etranger, Prix Européen de la Littérature eta Prix Mediterranée, Frantzian.
Euskaraz Tabucchiren hiru lan itzuli dituzte: Porto Pimeko dama (Alberdania-Elkar, 2007), Oker ttiki garrantzigabeak (Alberdania-Elkar, 2007) eta Pereirak dioenez (Igela, 2006).