Ehunka ikerkea monografiko egin zituen Antxon Agirre Sorondo etnografo eta historialariak: besteak beste, errotagintza, industria aurreko hidraulika, albaitaritza eta erlijio herrikoia izan zituen ikergai. Lan hori guztia eskertu nahi izan du gaur Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona sariarekin.
Agirre Sorondok Euskal Herriko herri kultura izan zuen bere ikerketen oinarri, eta horri eskaini zion bere lana. Bere liburuen artean daude Estelas discoidales de Gipuzkoa. Origen y significado, La casa consistorial de Bergara, Antzuolako larru ontzea, Hernani y los hernaniarras, El rito funerario en Euskal Herria, Astigarraga: Historia de una historia,Los siglos de Orio: Orio oro hori, Etnografia del Enclave de Treviño (I eta II), Supersticiones populares vascas....
Liburuetan ez ezik, aldizkarietan ere argitaratu zituen artikulu eta ikerketa lanak; hala nola, Cuadernos de Etnologia y Etnografia de Navarra, Revista Internacional de Estudios Vascos, Ohitura, Dantzariak eta Munibe-n.
Remegio Mendiburuk egindako brontzezko eskultura eman diete Agirreren senideei.