'Antzara eguna' komikia gazteleraz, galegoz eta katalanez plazaratuko dute
NOBELA GRAFIKOA. Adur Larrearen eta Harkaitz Canoren Antzara eguna nobela grafikoa abenduan aurkeztu zuen Txalapartak. Estatu aparatuen aginduz tiroka hil zuten Santi Brouard (1919-1984) pediatra eta politikariaren azken egunak jasotzen ditu, fikzioaren bitartez. Orain, gazteleraz argitaratuko du Txalapartak; eta galegoz eta katalanez ere plazaratuko dute, hurrenez hurren, Demo eta Polálen etxeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu