Arabako Bertsolari Txapelketako saioen aurrekoak asteburuan dira

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko urriaren 27a
00:00
Entzun
Arabako Bertsolari Txapelketako hiru kanporaketa aurrekoak izango dira asteburu honetan. Txapelketa2011n egingo dute, eta 30 bertsolari lehiatzea espero dute antolatzaileek: 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuten hamazazpi bertsolariek, eta aurten Arabako koadrila arteko bertso txapleketan aritutako beste hamahiruak.

Lehen kanporaketa aurrekoak etzi jokatuko dituzte, Dulantzin, 20:00etan, eta hauek lehiatuko dira: Uxue Ruiz de Arkaute, Maialen S. de Okariz, Bingen Saiz, Jon Pinedo, Oier Suarez, Maialen Mateo, Iñaki Tena eta Endika Sarabia. Larunbatean, 13:30ean, Baranbion: Irati Anda, Ainhoa Comas, Julen Eizagirre, Jon Unai Axpe, Beñat Oribe, Iker Pastor, Iñaki Kabeza eta Unai Mendibil. Egun berean, 20:00etan, Elosuko elkartean: Elyem Chej, Gaizka Urtaran, Maite Solozabal, Amaia Lasaga, Eneko Murgiondo, Oier Arbina, Josu Campo eta Iker Ibarrolak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.