Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketako lehen jardunaldia jokatu zen pasa den asteburuan. Lau saio ziren jokatzekoak, baina Zuiako ligakoa, Aramaion jokatu beharrekoa hain zuzen, bertan behera gelditu zen elurra zela-eta. Nafarroako Taldekako Txapelketa ere pasa den asteburuan hasi zen, eta lau saio jokatu ziren guztira.
Arabakoan, Gasteiz-Araialdeko ligako saioan, Eguzkilore Gastezkomuinoko Katuei nagusitu zitzaien. Lautada-Arabako Errioxako ligakoan, aldiz, Aguraingo Sorginek Zalduondokoak taldeari irabazi zioten. Eta Gasteizko Ligako aurrenekoan, Kakiturri-Ehari Bertsoaren Saltsan baino hobea izan zen. Nafarroakoan Donezteben, Lesakan, Elizondon eta Iruritan jokatu ziren saioak, eta Jitu, Altzuri, Baztango Bar-ideak eta Lepanatatuak izan ziren nagusi. Datorren asteburuan bigarren jardunaldia jokatuko da bi txapelketetan.
Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketako saio bat bertan behera geratu da
Nafarroako Taldekako Txapelketako aurreneko jardunaldiko lau saio jokatu dira joan den asteburuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu