Arantxa Iturbek irabazi du Cafe Bar Bilbao Antzerki Laburreko XIII. Gidoi Lehiaketa

2016ko otsailaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ANTZERKIA. Arantxa Iturbek irabazi du Cafe Bar Bilbao Antzerki Laburreko XIII. Gidoi Lehiaketa euskarazko atalean, Lagunik onena piezarekin. Itxarongela batean telefonoz ari diren bi emakume ditu lanak protagonista. Bilboko Plaza Barriko tabernak antolatzen du sariketa, Tartean Teatroa konpainiaren laguntzarekin, gidoigintza eta formatu txikiko antzerkia sustatzeko helburuarekin. Gaztelerazko atalean, Mikel Fernandino eta Imanol Ituiño ex aequo saritu dituzte, Un pequeño paso para el hombre eta Ramper lanengatik, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.