Arantxa Urretabizkaiaren obra aztergai Bilbo Zaharra foroan

Bihartik ekainaren 14ra arte hitzaldiak emango dituzte, eta idazlearen 'Zergatik panpox' liburua irakurriko dute

Erredakzioa
Bilbo
2012ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arantxa Urretabizkaiaren obra aztertuko dute Bilbo Zaharra foroaren hamabigarren aldian. Hiru hitzaldi eta irakurketa bat programatu dituzte, bihar hasi eta ekainaren 14ra bitartean. Bihar, Ana Urkiza mintzatuko da; ekainaren 7an, Gema Lasarteren txanda izango da, eta 13an, Josune Muñozena. Azken egunean, berriz, Klasikoen Irakurraldiaren bosgarren aldian, Urretabizkaiak 1979an idatzitako Zergatik panpox eleberriaren irakurraldi etenik gabea egingo dute, 08:00etatik 20:00etara. Arriaga antzokian izango da, eta 400 pertsonak parte hartuko dute. Hitzaldiak, berriz, Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira, Bilboko Plaza Barrian, 19:00etan hasita. Foroaren helburua euskal kulturaren auzi eta kezkak plazaratzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.