KRITIKA. Haur eta gazte literatura

Argi eta garbi

'NONDIK SORTZEN DA HAIZEA?'
'Nondik sortzen da haizea?' liburuaren azala.
2023ko abenduaren 24a
05:20
Entzun

'Nondik sortzen da haizea?'

Idazlea: Xabier Mendiguren.Ilustratzailea: Mirari Sagarzazu. Argitaletxea: Elkar.

Ipuin ilustratu honetan, irakurlea eskutik eramaten da, zer eta izenburua ematen dion galdera nork egin duen jakin dezagun, zergatik eta protagonista galdetzaile porrokatua delako.

Ezkerretara testua dugularik eta eskuinean ilustrazioa, baieztapen eta galde-erantzun ulerterrazak egiten dituen pertsona baten bizi ziklo osoa ikusiko dugu. Eta hemen dago gakoa: estilo xume (naif) betean, protagonista haur denetik agure den artekoa erakusten zaigu, ezinbestean ondorioztatzeko bizitza zirkulu batez irudika daitekeela, zeinetan hasiera eta amaiera gurutzatzen diren, ez zehazki leku berean, baizik eta leku paretsu batean, espirala nola.

Ilustrazioek tonuari eutsi diote, eta informazio osagarri zenbait eskaintzen dute. Jarrera jolastia ere erakusten dute, idatzitakoaren interpretazioak proposatuz. Guztira, errepikapen hutsa saihesten duen narrazio estetikoa osatu dute. Irudiek sinplifikaziorako joera dute, haur literaturan askotan gertatzen den legez, baina detailerako gogoa galdu gabe. Pastel tonalitateko paleta zabala erabili da gehienbat, koloretako arkatzen estetika gogorarazten dutelarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.