Argi ikuskizun batekin ospatuko dituzte Guggenheim museoaren hogei urteak
MUSEOAK. Hogei urte bete ditu Bilboko Guggenheim museoak, eta urrian urteurren ospakizunak itxiko dituen ekitaldia aurkeztu dute arduradunek. Reflections izeneko ikuskizunak argiak eta musika uztartuko ditu, eta museoaren hormak baliatuko ditu proiekzio pantaila gisa. Besteak beste, Londresko Olinpiar Jokoen inaugurazioko argi jokoak egin zituen etxeak prestatu du ekitaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu