TERAKAFT
'ARATAN N AZAWAD'
World Village
Terakaft taldekoei gitarra elektrikoen riffbasatiak gustatzen zaizkie, Tianariwen taldeko lehengusueibezala. Ez da harritzekoa tuareg musikaren bi izenik esanguratsuenetakoak askotan bata bestearen alboan agertzea. Nabariak dira antzekotasunak hirugarren disko honetan. Bai kantu gozoenetan bai hipnotikoenetan. Ez da egia Saharatik datozkigun talde hauekin «bat entzunda guztiak entzun dituzu» dioen esaldia. Baita guztiek antzeko izena badute ere. Terakaften disko hau izan daiteke basamortuko musikekin harremanak hasteko bideetako bat.
NODZZ
'INNINGS'
Woodsist
San Frantzisko hiriko hirukotearen zale amorratua naizen aldetik, diskoa jarri eta gitarra makal eta kiriotsu horiek entzun eta berehala hasi naiz nire hezurdura astuna astintzen. Nerd itxurako musikari hauen jarioa pop rock bitaminikoa da, bizia eta apaingarririk gabekoa, post-punk arrastoren bat sumatzen den arren, (Low) Energy. Gitarra biluziak (distortsio arrastorik ez dago), melodia tuntunak eta lo-fi teknologia dira taldearen ardatzak. Kantuak errepikakorrak eta itsaskorrak dira; horren erakusle, True To Life. Dena dela, aurreneko lan homonimoa freskoagoa zen.
BON IVER
'BON IVER, BON IVER'
Jagjaguwar
For Emma, Forever Ago, Bon Iverren lehen disko laudatua, basoan grabatu zuen Justin Vernonek, etxola batean sartuta eta gitarra batekin. Oraingoan bere estudioa eraiki du eta jantzi egin ditu kantuak (bateria, saxofoia, sintetizadoreak, gitarra elektrikoak, hari tresnak...). Ondorioz, diskoa ez da aurrekoa bezain hermetiko eta fantasmagorikoa, eta bai sofistikatuagoa (Minnesota, WIedo Hinnom, TX TV on the Radiok eginak izan zitezkeen). Aldaketak ondo funtzionatzen du, salbuespenen bat kenduta (Beth / Rest), eta Vernonen falsetoak jarraitzen du nortasun zigilua izaten.
Musika. Argitaratu berriak
Argitaratu berriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu