Argitxu Noblia. (Angelu, Lapurdi, 1942)

2017ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Medikua ogibidez, Enbatarekin bat egin zuen ikasle garaian, baina, desadostasunak tarteko, Euskal Gazte Ikasleen Alkartasunaren (EGIA) sortzaileen artean izan zen. Seaskaren lehen lehendakaria izan zen, 1969an, eta 1975era arte bete zuen ardura hori. Beste hainbat ekimenetan ere engaiatu zen: Elkar argitaletxearen eta Sokoa enpresaren sorreran parte hartu zuen, besteak beste. 1997an, EAJren zerrendetan aurkeztu zen Frantziako Biltzar Nazionalerako bozetan. Bakea Bai elkartea sortu zuen 2000 urtean. EAJren Ipar Buru Batzako lehen lehendakari emaztea egin zen 2008an. 2009an utzi zuen kargu hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.