OSCAR SARIAK

'Argo'-k irabazi du film onenaren Oscar saria

Ramon Agirre euskal aktoreak 'Amour'-en lan egin zuen, eta film horrek irabazi du ingelesez besteko film onenaren saria. Bideoa: 'Argo'-ren trailerra. [Youtube]http://youtu.be/aOHD5MZYipQ[/Youtube]

2013ko otsailaren 25a
11:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Ben Affleckek zuzendutako Argo filmak irabazi du bart gauean film onenaren Oscar saria. Hura eta Life of Pi izan dira bart gaueko irabazle nagusiak, Ang Lee zinemagilearen filmak lau sari irabazi baititu. Hain justu, Leerentzat izan da zuzendari onenaren Oscar saria. Argo, ordea, hiru aldiz saritu dute.

Jennifer Lawrencek eskuratu du emakumezko aktore onenaren saria, Silver Linings Playbook-en eginiko lanagatik. Gizonezko aktore onenaren saria, berriz, Daniel Day Lewisek irabazi du, Lincoln filmarengatik. Hamabi hautagaitza zituen Lincoln-ek, baina Steven Spielbergek zuzendutako filmak bi sari baino ez ditu eskuratu.

Gainera, Michael Hanekeren Amour filmak irabazi du ingelesez besteko film onenaren saria. Lan horretan antzeztu du Ramon Agirre euskal aktoreak.

Sari guztiak, hemen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.